XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

22. art. Beste erabilera batzutara destinaturiko lokalak.

Eraikinetan transformazio zentruak edo kontagailu gelak kokatzeko lokalak destinatuko dira, haietan integratuta geratu beharko dutelarik.

3. KAPITULUA. Ingurugiroa defendatzeko baldintzak

23. Art. Gas emisioen kontrola.

Instala daitezen industrien gas emisioak, Ingurugiro atmosferikoaren babesari buruzko Legeak (abenduaren 22ko 38/1972, 1972ko Estatuko Buletin Ofiziala) eta bere Industriak sortutako kutsadura atmosferikoari buruzko Erregelamenduak (otsailaren 6ko 833/1975, 1975.05.22ko E.B.O.) eta etorkizunean hauek garatu, aldatu edo ordez litzakeen legeriak ezarritakoak araupetuko ditu.

24. Art. Hondakin uren kontrola.

1. Xedapen orokorrak:

- Partzela hauetan instala daitezen industria eta iharduera guztiek, hondakin uren hustuketari dagokionez, artikulu honetan bildutako araudiaren alderdi guztiak bete beharko dituzte, Ur eta Ubideen Politikari buruz indarrean dagoen legeriak ezarritakoaren eta etorkizunean hauek garatuz edo ordeztuz aldarrika litezkeen lege xedapenen kaltetan gabe.

- Artikulu honen 3. atalak finkatutako baldintzak bete ditzaten ur industrialak, sukalde-jangela, osasun zerbitzu, dutxa, etabarretako efluentea, eta hozketa zirkuituen purgak (irekiak nahiz itxiak), urbanizazio proiektuak proposatutako ur beltz industrialen sarera inkorporatuko dira soilik.

Euri uren sarea deritzana, beraz, estalkietako eta azaleko urbanizazioko euri urak jasotzeko erreserbatuta geratzen da.

- Saneamendu sarera isurtzeko gutxieneko baldintzak betetzen ez dituzten hondakin urak sortzen dituzten industriek, ur horien aurretratamendu, arazketa eta, hala dagokionean, ezabaketa sistema propioa hartu edo instalatu beharko dute.

Ordenantza honen eskakizunak betetzeko beharko liratekeen instalazioen eraikuntza, ustiapena eta mantenimendua erabiltzailearen kargurakoak izango dira.

- Enpresa bakoitzaren iharduera lizentziarekin batera, dagokion isurketa baimena eskatuko zaio Udalari, produkzio prozesuen eta emaitzazko hondakin uren izaera ebaluatu ahal izateko Udalak beharrezkotzak jotzen duen informazioa gaineratuz.

Guzti hori ikusirik, eta bidezko aholkapenak burutu ondoren, Udalak isurketa guztiak edo horietako batzu ukatu edo baimendu ahal izango ditu, bidezko izan daitezen termino, muga eta baldintzei loturik.

2. Debekatutako isurketak.

Debekatuta dago hondakin urak biltzeko sare orokorrera E.E.E.ko araudiko 1. zki. taldean barne hartutako substantzia kutsatzailerik eta, edozein kasutan ere, jarraian era ez-exhaustiboan eta elementu kidetasun edo antzekotasunaren arauera taldekatuta adierazten diren osakin eta materia guztiak isurtzea.

a) Nahasketa lehergarriak: beren izaera eta kopurua direla medio, beren kabuz edo beste substantzia batzurekin konbinatuz sute edo eztandarik sorteraz dezaketen likido, solido edo gasak.

Sarerako deskarga puntuan esplosimetro baten bidez jarraian egindako bi neurketek ez dute ezein momentutan beheko lehergarritasun mugaren % 5etik gorako baloraziorik eman behar, ez eta neurketa isolatu batek aipatutako muga % 10ean gainditu ere.

b) Zakar solido edo liskatuak: estolderiako jarioan butxadurarik sortu edo hondakin uretarako sistemaren funtzionamendu egokia nahasten duten edo nahas dezaketen zakar solido edo liskatsuak.